2.- Bigarren Errepublika

1931. urtean, udal-hauteskundeetara deitu zuten. Errepublikanoek irabazi zuten ia probintzia guztietako hiriburuetan. Alfonso XIIIak emaitzen berri izan zuenean erbestera joan zen. Behin-behineko gobernua eratu zen, gobernu horrek Bigarren Errepublika aldarrikatu zuen.

Behin behineko gobernua eta 1931ko Konstituzioa:

Donostiako ituna sinatu zuten alderdiek osatu zuten gobernu berria eta Alcala Zamora izan zen Errepublikako presidente eta Azaña gobernuburu. Gorteek 1931ko Konstituzioa idatzi zuten, guztiz demokratikoa eta alderdi guztiek lekua zuten bertan.
Aldaketa nagusiak hauek izan ziren:

  • Gizabanakoen eskubide zabalak (adierazteko, biltzeko, dibortziorako...)
  • Sufragio unibertsala, lehenengo aldiz Espainiako historian emakumeek bozka dezakete.
  • Estatu ez konfesionala, erlijio ofizialik gabe, estatutua eta eliza bereizita daude, hezkuntza laikoa onartzen da eta kontzientzia askatasuna.
  • Lurralde-antolamendu deszentralizatua: Eskualde autonomoak sortzeko aukera, bertako hizkuntzak aitortzen dira.
  • Gizarte ongizatea, irakaskuntza publikoa ezarri. Eskola publiko asko ireki.



No hay comentarios:

Publicar un comentario