4.- Biurteko Kontserbadorea eta Fronte Popularra

Biurteko Kontserbadorea eta Fronte Popularra (1933-1936)

1933ko amaieratik 1935ra, zentroko eta eskuineko politikariek osatu zuten Errepublikaren gobernua, 1934ko iraultzaren ondorioz, amorrua areagotu egin zen... Fronte Popularraren etapan.

Biurteko Kontserbadorea (1933-1935)

Zentroko eskuinak 1933ko hauteskundeak irabazi zuten. Lerrouxen Alderdi Erradikala jarri zen gobernuan. 1934an, ezkerreko alderdiek gaizki hartu zuten CEDA alderdiko kideak gobernuko ministri izendatu izana, orduan boterea modu ez-demokratikoan eskuratzea erabaki zuten, orduan urriko iraultza piztu zen.

Iraultza hori arrakasta izan zuen Asturiasen eta Frankok ordenatu zuen matxinada zapaltzea.

Katalunian, gobernu autonomo bat egin zuten matxinadarekin. Mugimenduak porrot egin ondoren, gobernua Generalitatea desegin eta gobernu autoomoko liderrak espetxeratu zituen.

Fronte Popularra

Ezkerra elkartuta aurkeztu zen hauteskundeetara 1936ko otsailean, Fronte Popular koalizioan. Sozialistek, komunistek, aldedi errepublikanoek eta zenbait indar abertzalek osatzen zuten koalizioa eta anarkisten babesa zuen.

Kalean gero eta amorru handiagoa zegoen. Greba-boladak izan ziren. Elizak erre zituzten.

Azkenean, 1936ko uztailaren 12an, eskuineko pistolariek Castillo teniente ezkertiear ezaguna erail zuten. Hurrengo egunean, Castillo tenientearen lagunek Calvo Sotelo erail zuten, eskuineko burua.

No hay comentarios:

Publicar un comentario