5.- Gerra zibila piztea

Estatu-kolpea eta Espainiaren banaketa:

 Afrikako armadaren aldeko matxinadak penintsulan jarraipena izan zuen 1936ko uztailaren 18an.
1º BANDOA: Matxinoek nazionalak Defentsa Nazionalerako Junta sortu zuten Burgosen. Hilabete batzuk geroago Franco gobernuburu izendatu zuten eta matxinada babesten zuten alderdi guztiak alderdi bakarrean bateratu zituzten, FET y de las JONS alderdian ( Espainiako Falange Tradizionalista eta Ofentsiba Nazional Sindikalistako Junten Falangea). 2º BANDOA: Errepublikaren aldekoek, sindikatuak eta zenbait herri-erakunde horretaz baliatu ziren gizarte-iraultza egiteko, eta finkak eta fabrikak desjabetu zituzten. Aldi berean, herri-miliziak antolatu ziren Errepublika defendatzeko, baina ez zeuden ondo koordinatuta, eta batzuetan, elkarren kontra ere aritu ziren. Hilabete batzuk geroago herri-armada sortu zen.

Gatazka nazioarteko bihurtzea:

Gerra Zibilak herri-eztabaida handia piztu zuen Europa osoan. Hau dela eta, Britaina Handia eta Frantziak konferentzia batera deitu zuten eta bertan esku ez sartzeko ituna sinatu zuten; beste herrialdeetara ez hedatzeko asmoz, ez zen kontuan hartu eta bi aldeek laguntza lortu zuten kanpotik:

  • Errepublikak SESBren laguntza lortu zuen eta Espainiako Bankuko urre-gordailuekin ordaindu zion laguntza hori.
  • Matxinatuek laguntza handiagoa lortu zuten, armak eta soldaduak Italia faxistatik eta Alemania nazitik, meatze-kontzesioen truke.
 Errepublikanoek, gainera, intelektual ugarien babesa izan zuten; esaterako, Hemingwayrena, Einsteinena eta George Orwellena. Milaka boluntario atzerritar beren herrialdeetatik irten ziren eta izena eman zuten Brigada Internazionaletan.


Nola hasi zen Gerra Zibila Espainian?:

No hay comentarios:

Publicar un comentario