7.- Euskadi 1902tik 1939ra

II. Errepublika eta Gerra Zibila:

II. Errepublika aldarrikatzean, politika-eskaera nagusietako bat autonomia-estatutua onestea izan zen. 1936ko matxinada militarra gertatu eta Gerra Zibila hasi eta gero onetsi zuten estatutua Espainiako Gorteek. Urriaren 7an, Jose Antonio Agirrek (EAJ) zin egin zuen, Eusko Jaurlaritzaren lehen lehendakari gisa.

1937ko apirilean, haurrak itsasontziz gatazkatik urrundu eta herrialde neutraletara eramateko prozesua bizkortu egin zen (Frantziara, Belgikara, Ingalaterrara eta Sobietar Batasunera eraman zituzten).

1937ko ekainean, Francoren armadak Bilbo konkistatzeari ekin zion. Tropa frankistek burdinazko gerrikoa (gotorleku multzo bat, Bilboren defentsarako) zeharkatu zuten eta hiria konkistatu. Eusko Jaurlaritza, berriz, Kataluniara joan zen, eta geroago, gerra galdu ondoren, erbestera.

No hay comentarios:

Publicar un comentario