6.- Gerra-egoeran bizitzea

Gerra gosea, heriotza eta beldur garaia izan zen. Elikagai-errazionamendua oso ohikoa zen, zenbait elikagaitarako, agintariek erabaki zuten zenbat eskura zitekeen pertsonarako eta eguneroko.
Eguneroko bizitzan nazionalek zein errepublikanoek aurkako aldekoen jarraitzaileen kontra eginiko errepresaliek eragin zuten. Errepresalia moduko ohikoena "paseoak" izan ziren: talde armatu batek pertsonak etxetik  atera "paseo bat emateko" eta herritik urrundu eta pertsona hil.

Hildakoak hobi-komunetan botatzen zituzten identifikazio barik. Gaur egun hildakoen gorpuak identifikatzen eta ofizialki lurperatzen ari dira. Gerran, Francoren tropen aurrerapenen beldur, jende askok bere etxetik alde egin zuen: Errefuxiatu bihurtu ziren. Mugimendu hau eragin handia izan zuen umeengan eta emakumeengan. 30.000 haur inguru Espainiatik beste herrialde batzuetara eraman zituzten. Haietako askok ez ziren inoiz bueltan etorri etxera. Gerrako ahurrak esaten zaie.

No hay comentarios:

Publicar un comentario